Kontratazio baldintzak

  1. EROSTEKO BALDINTZA OROKORRAK ETA HAIEN ONARPENA.

    Kontratazio baldintza hauek MALUTAren eta www.maluta.eu webgunean eskainitako produktuak kontratatzen dituztenen arteko harreman komertzialak arautuko dituzte.
    Indarrean dauden harreman komertzialetarako arauei jarraiki finkatu dira baldintza horiek; zehatzago, honako lege testu hauek oinarritzat hartuta:
    • Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legea.
    • Kontratazio Baldintza Orokorrei buruzko 7/1998 Legea.
    • 1906/1999 Errege Dekretua, telefono edota web bidezko kontratazioa baldintza orokorrekin erregulatzen duena, 7/1998 Legearen 5.3 artikulua garatuz.
    • Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko 26/1984 Lege Orokorra.
    • Txikizkako Merkataritza Antolatzeko 7/1996 Legea.
    • Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legea.
    Erosketa baldintza orokor hauek web orrirako zehaztutako erabilera eta nabigazio baldintza orokorrekin osatuko dira, baita kasuan-kasuan ezar litezkeen kontratazio baldintza partikular edota jakinekin ere.
    Bai webgunean nabigatzeak, bai MALUTAko zernahi produktu erosteak kontratazio baldintza orokor guztiak erabat onartzea esan nahi du, baita baldintza partikularrak edota jakinak ere, baldin baleude.
    MALUTAk kontratazio baldintza orokor hauek noiznahi aldatu ahal izango ditu, aldez aurretik jakinarazi beharrik izan gabe, baita baldintza partikularrak ere, halakorik baldin badago. Horretarako, aldaketa horiek webgunean bertan argitaratzea nahikoa izango da, erabiltzaileak jakinaren gainean egon daitezen eta onar ditzaten.
  2. KONTRATATU AURREKO INFORMAZIOA.

    Erabiltzaileak edota bezeroak erabiltzeko eta nabigatzeko baldintza orokorrak web honetako lege oharraren bidez ikus ditzake. Atal horretara zuzenean sar daiteke, hasierako orrian edota webgune honen hasierako orrian agertzen den estekaren bidez.
    Erabiltzaileak adierazten du ezagutzen duela eta berariaz onartzen duela aurreko ataletan jasotako guztia.
    Erabiltzaileak adierazten du adinez nagusia dela eta webgune hau erabiltzeko behar den legezko gaitasuna duela, osorik eta guztiz ulertu dituen hemen bildutako baldintza orokorren arabera. Erabiltzaileak webgunera sartzeko MALUTAk ematen dizkion pasahitzak konfidentzialki tratatzearen eta behar bezala zaintzearen erantzukizuna bere gain hartuko du, eta baimenik gabeko hirugarren pertsonei ez die sartzen utziko.
    Erosketa egindakoan, erabiltzaileak pantailan ikusiko du bere eskaeraren berrespena eta inprimatu egin ahal izango du, erosketaren egiaztagiri gisa.
    Eskaeraren berrespenak eta erosketaren egiaztagiriak (erabiltzaileak inprimatua) ez dute faktura baliorik izango.
  3. SALEROSKETA EGITEA.

    3.1.- ESKAINITAKO PRODUKTUAK. PREZIOAK ZEHAZTEA.
    MALUTAk salgai dauden produktuak bere ezaugarriekin eta prezioarekin erakutsiko ditu. MALUTAk eskubidea izango du www.maluta.eu webgunearen bitartez erabiltzaileei edo bezeroei zer produktu eskaini unean-unean erabakitzeko.
    Horrela, MALUTAk esandako webgunera produktu berriak noiznahi gehitu ahal izango ditu, eta une horretan indarrean dauden baldintza orokorretan xedatuaren arabera arautuko dira. Halaber, MALUTAk eskubidea izango du, noiznahi eta aurrez abisatu gabe, eskainitako zeinahi produktura sartzen uztea ukatzeko.
    3.2.- PRODUKTUEN PREZIOA ZEHAZTEA.
    Produktu bakoitzaren prezioa pantailan agertuko da. Pantailan agertzen diren prezioak eurotan adieraziko dira eta barnean izango dute bai dagokien BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGA (BEZ), bai aplikagarri zaien beste zeinahi. Pantailan agertzen diren prezioak indarrean daudenak izango dira, akats tipografikoren bat tarteko ez bada, edo argitaletxeak prezioa aldatu ez badu. Baliteke, argitaldariaren erabakiz, prezioak aldatuta egotea eta horren berri ez izatea, harik eta liburua eskatzen zaion arte.
    Prezioa pantailan agertzen dena ez baldin bada, aurretik aipatutako arrazoi horietakoren bat dela medio, MALUTAk e-mailez jakinaraziko dio bezeroari, liburuak bidali aurretik.
    3.3.- DISPONIBILITATEA.
    Produktu bakoitzaren disponibilitatea bezeroen eskaeraren araberakoa izango da. MALUTA ahalik eta sarrien eguneratzen du stock-a. Hala ere, baliteke webgunean liburu bat eskuragarri dagoela agertzea eta gure liburu-dendetako batean salduta egotea. MALUTAk e-mailez emango dio bezeroari egoera horren berri.
    3.4.- BIDALKETA GASTUAK
    Bidalketa gastuak bezeroaren kontura izango dira eta erosketa egiten duen unean jakinaraziko zaizkio.
  4. SALEROSKETA ORDAINTZEA.

    Oraingoz, ondorengo ordainketa modu hauek erabil daitezke www.maluta.eu gunean:
    • Eskura: Eskudirutan ordain daiteke, liburua gure bulegoan jasotzean.
    • Jasotzean ordaintzea: Liburua entregatzen den unean ordainduko da.
    • Banku transferentzia: Kasu horretan, adierazi erosketaren zenbatekoa, onuraduna eta, oharren atalean, eskaeraren erreferentzia zehaztu. GARRANTZI HANDIKOA DA, OHARRETAN, ESKAERA ZENBAKIA EDO ZURE IZENA AZALTZEA; BESTE ZEINAHI INFORMAZIO AGERTZEN BADA, ORDAINKETA ITZULI EGINGO DA.
  5. ENTREGA EPEAK.

    Entregatzeko ohiko epea, besterik adierazi ezean, 48tik 96 ordura bitartekoa izango da, zure eskaera gure biltegietatik irteten denetik aurrera. Kanariar edo Balear uharteetarako bidalketen kasuan, denbora hori luzatu ahal izango da. Zuk eskaera egiten duzunetik gure biltegietatik irteten den arteko denbora aldakorra da; astebetez ere luza daiteke, produktuen disponibilitatearen arabera. Stockean badagoela edo disponibilitatea berresteko, e-mail bidez jar zaitezke gurekin harremanetan, info@maluta.eu helbidean.
  6. ITZULKETAK.

    MALUTAk indarrean dagoen araudia beteko du. MALUTAk liburua itzultzea onartuko du, hura jaso denetik 7 egun balioduneko epearen barruan egiten bada. Liburua jaso eta bidali zen egoera berean dagoela egiaztatu ondoren, jatorrizko bilgarria barne dela, dirua itzuliko dugu. Liburu bat itzultzeko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar duzu, info@maluta.eu helbidera e-mail bat igorrita, liburua bidaltzeko era egokia adieraz diezazugun.
    Liburuak akatsen bat baldin badu edo zuk eskatutakoa ez baldin bada, MALUTA arduratuko da itzulketaren eta berriz bidaltzearen gastuez.
  7. LEGERIA APLIKAGARRIA. FORUARI UKO EGITEA.

    Kontratu hau Espainiako legeriaren arabera arautuko da, zeina kontratu honetan xedatu gabeko guztian aplikatuko baita, interpretazio, baliotasun eta gauzatze arloetan.
    Aldeek berariaz uko egiten diote dagokien foruari eta Donostiako epaitegi eta auzitegien mende jartzen dira, kontratu baldintza hauen interpretaziotik edo gauzatzetik sor litekeen zeinahi auzi ebazteko.
  8. EZEZTAPENAK.

    MALUTAk eskubidea izango du errakuntza edo okerretan oinarritutako eskariak edota bidalketarako helbide okerra edo osatu gabea dutenak ezeztatzeko. MALUTAk bezeroari jakinaraziko dio, posible baldin bada.

SASKIA

Produktu gabe

EKITALDIAK

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka - 45. edizioa

Sarako Idazleen Biltzarra

Sarako Idazleen Biltzarra - 28. edizioa

Hondarribiko euskal liburu eta disko azoka

Hondarribiko euskal liburu eta disko azoka

maramara* taldea portuetxe 53b, 109.bulegoa- 20018 donostia tel.: 943 504 206 fax.: 943 000 125 info@maluta.eu - Gunearen Mapa